[index]


soulétin (2002)
1 Korintoarrer 13


Maitarzünaren azalia
Orai biderik hoberena jakinarazi nahi deizüet
1 Gizakien eta aingürüen hizkuntzez mintzatürik ere, maitarzünik ez badüt, metale soinülari eta txintxa herosti besterik ez niz.

2 Profezi dohaina ükenik ere, misterio güziak eta münduko jakintza güziak ezagütü eta mendien leküz aldatzeko sinestea ükenik ere, maitarzünik ez badut, ez niz deüs.

3 Düdan güzia behardünen artean partekatü eta ene korpitza erratzera emanik ere, maitarzünik ez badüt, ez niz deüs.

4 Maitarzüna batikor eta bihozbera da; ez dü bekaixteriarik, ez handiusterik, ez hühürik.

5 Ez da ahalkegabea, ez berekoia, ez kexazale; herrarik ez dü gogoan hartzen.

6 Züzengabekeriaz ez da bozten, egian bai bozten da.

7 Maitarzünak dena parkatzen dü, dena sinesten, dena egürükitzen, dena ontsa egarten.

8 Maitarzüna ez da behin ere itzaltzen. Profezi dohaina itzaliko da, ele arrotzez mintzatzea ürrentüko, jakitea ere ürrentüko.

9 Erdizkakoa beita orai gure jakitea, erdizkakoa gure profezia;

10 eta bete betekoa ardiestean, itzaliko da erdizkakoa.

11 Haur nintzanean, haur bezala mintzo nintzan, haur bezala gogozkatzen, haur bezala argüdiatzen. Gizon egin nizanean; ützi dütüt haur gaüzak.

12 Orai dena ülün ikusten dügu, mirailean bezala; gero begiz begi ikusiko dügü; orai erdizka ezagützen düt; gero oso osoan ezagütüko düt dena, Jinkoak ni ezagützen naüan bezala.

13 Hiru gaüza badügü oraidanik, iraünkorrak direnak: sinestea, egürükantxa eta maitarzüna; bena hiruetarik handiena maitarzüna da.











[index]