[index]


navarro-labourdin (1999)
1 Korintoarreri 13


1 Jendeen eta aingeruen hizkuntzez mintzaturik ere, maitasunik ez badut, brontze dulundaria edo zinbal burrunbaria baizik ez naiz.

2 Profezi dohaina, misterio guzien eta munduko jakintza guziaren ezagutza, bai eta mendiak lekuz aldatzeko fedea ukanik ere, maitasunik ez badut, deusik ez naiz.

3 Dutan guzia behartsuen artean partekatu eta neure gorputza erretzera emanik ere, maitasunik ez badut, hori deusetako ez dut.

4 Maitasuna jasankorra eta laguntza emailea da; ez da bekaiztia, ez ahoberoa, ez urguluntzia.

5 Ez da ahalgegabea, ez berekoia, ez haserrekorra; ez du herrarik atxikitzen.

6 Zuzengabekeriak ez du bozkariatzen, egiak du bozkariatzen.

7 Maitasunak dena barkatzen du, dena sinesten, dena igurikatzen, dena jasaiten.

8 Maitasuna betiko da. Profezi dohaina itzaliko da, hizketa arrotzez mintzatzea ixilduko, jakitatea ere itzaliko.

9 Erdizkakoa baita orai gure jakitatea, erdizkakoa gure profezia;

10 bainan betearen betea etorriko denean, erdizkakoa itzaliko da.

11 Haurra nintzenean, haur eleak nituen, haur-asmoak, haur arrazoinak. Gizondu naizenean, haurkeriak utzi ditut.

12 Orai nabar ikusten dugu, mirailan bezala; egun batez aurpegiz aurpegi ikusiko dugu Jainkoa; orai erdizka ezagutzen dut; egun batez berak ezagutzen nauen bezala ezagutuko dut.

13 Hiru gauza ditugu oraidanik, iraunkor direnak: fedea, esperantza eta maitasuna; bainan horietan handiena maitasuna.










[index]