[index]


biscaïen (1976)
Korinto'koai lenengo idaztia 13


1 Gizonen eta aingeruen berbeta guztiak jakiñarren be, maitasunik ez ba'neu, kanpai-otsa edo arran-otsa lez izango nintzake.

2 Eta profeten ikusmena euki, ta ezkutapen eta jakiteko guztiak jakin, eta mendiak leku batetik bestera aldatzeko aiñako sinismena eukiarren, maitasunik ez ba'neu, ezer be ez nintzake;

3 eta nire ondasun guztiak banatu ba'nengiz eta nire gorputza sugarretan jarri ba'nengi, baiña maitasunik ez ba'neu, ezetako be ez litzakit.

4 Maitasuna eroapen onekoa da, biozpera da. Maitasunak ez dau ikusi-eziñik, ez dau aundi-usterik, ez arrokeririk,

5 ez asko-nairik; maitasuna ez da berekoi, ez da asarratzen; maitasunak ez dau susmo txarrik egiten,

6 ez dau bidebagekeritan gogorik artzen, egian dau bere poza.

7 Guztia alde onera botaten dau, guztia sinisten dau, guztia itxaroten dau, guztia eroaten dau ondo.

8 Maitasuna ez da iñoiz be igaroten; igarketak euren azkena dauke, izkuntzak isildu egingo dira, jakintza be itzungi (atzamatu) egingo da.

9 Gure jakituria ta gure igarmena erdizkakoak dira.

10 Osotasuna etorri daitenean, erdizkakoa dana utsera joango da.

11 Ume nintzanean, ume-antzera egiten neban berba, ume-antzera uste izaten neban, ume-antzera asmatzen neban. Baiña, gizon izatera eldu nintzanean, umekeriak alde batera itzi nebazan.

12 Orain izpilluz eta illuntsu ikusten dogu, baiña orduan arpegiz-arpegi ikusiko dogu. Orain erdizka ezagutzen dot; gero, barriz, neu ezagutzen nazanez ezagutuko dot.

13 Orain irurok irauten dabe: sinismenak, itxaropenak eta maitasunak; baiña eurotariko nagusiena, maitasuna.










[index]