[index]


Frantzisko Olariaga (1978)
Korintokoei 1.ena 13

Maitea da ederrena

1 Giza ta aingeru izkuntza direnetan itzegingo banu, baino maitegabe banintz, durundaka ari den kanpai nintzake, zarataka ari den txintxin.

2 Igarri ahal baneza, gai ezkutu direnak ezagun banitu, jakin liteken guzia baneki, mendiak aldatzeko ain fede aundia banu, baino maitegabe banintz, ezer ez nintzake.

3 Nere diru guzia limosna egingo banu, nere soina erretzeko entregako banu, baino maitegabe banintz, ez lidake onik batere egingo.

4 Maite dena egonarri da, onbera da. Maitea, ez da bekaizti, ez da arranditzen, ez da arrotzen.

5 Lotsati da, ez da berekoi, ez da suminkor, ez da minbera.

6 Ez da okerrean pozten, zuzenean pozten da.

7 Dena barkatzen du, dena sinisten, dena itxaroten, dena sufritzen.

8 Maitea, ez da sekula amaitzen. Igarritzeko dohainak badira ere ezabako dira; izkelantsiak badira ere isilduko dira; jakintza bada ere ahaztuko da.

9 Erdizka bai dakigu ta erdizka igarritzen bai dugu.

10 Baino, sasoi-aldia irixten denean, erdizkakoa ezaba egingo da.

11 Aur nintzenean aurraren arau itzegiten nuen, aurraren arau sentitzen, aurraren arau pentsatzen; baino sasoira iritxi nintzenean, utzi egin nituen aurrarenak.

12 Orain ispilua bitartez ikusten dugu, nahas-mahas; orduan, aurrez-aurre. Orain erdizka ezagutzen dut; orduan, ezagun nauten bezain ondo ezagutuko dut.

13 Orain fedeak, itxaronak, maiteak irurak diraute; aundiena, baino, maitea da.











[index]